jueves, 1 de diciembre de 2011

Versace eta H&M ko aurre salmenta Madriden.

Azaroak 16an,  Madriden, Gran Vían, Versece eta H&M ko aurre salmenta zen . Pertsona gutxik izan zuten aukera erosketa esklusibo horiek egiteko. Kolekzio berri horrek iruzkin asko jaso ditu. Batzuk esan dute, adibidez, baldarkeria zela besterik ez eta beste batzuk, ordea, handinahi bat dela esan dute, oso garestia denez, pertsona gutxi batzuk soilik aukera dutelako erosteko. Aurre salmenta horretara ospetsuak ere egon ziren : Carmen Lomana eta Bibiana Fernandez. Versaceren jarraitzaileak zirela esan zuten eta bilduma ikusgarria zela aitortu zuten.

          Versace



          H&M



martes, 29 de noviembre de 2011

Auten geihen jantziko diren bota markak.

Alde batetik katiuska modukoak diren Hunter markako bota altu batzuk izango dira gure armairuan faltako ez diren zapatak Bota hauek ikono bihurtu dira Wellingtonen eta mundu guztian zehar ezagunak dira jada. Goraino jantzita edo tolestuta eraman daitezke, hirian, landan, rock jaialdi batean edo besterik gabe paseatzeko, botak hauek beti estiloa erakutsiko dute.


Bestetik, Ugg markako bota beroak aproposak egingo zaizkizu negu honetan janzteko. Ugg botak, altuak edo baxuak izan daitezke eta denak ardi ilearekin egindakoak. Marroiak, taupe kolorekoak, beltzak edo gris kolorekoak dira geihenbat ikusten direnak.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Udazken eta neguko azken tendentziak.

Udazkena 70. hamarkadan oinarrituko da. Jakatxoak, diseinu trapeziodun gonak, beroki motzak, ukondorainoko mangak, kapak, puntadun eta takoi laukiduneko botak, mokasinak eta estanpatu liso eta sutsuak. 
Horietako hainbat gauza jarraituta, bete betan asmtuko duzu aurtengo udazkeneko look-arekin.



Negu-neguko arropak nahi badituzu, sasoi honetan zure armairuan faltako ez den prenda "borregitoa" izango da. Jertse lodiak, gehienetan marroi edo taupe kolorekoak eta batez ere leopardoarekin konbinatutakoa izango da. Enkajea ere asko jantziko den osagaietako bat izango da negu hontan.

lunes, 21 de noviembre de 2011

Aurkezpena

Kaixo! ,
Ongi etorri modaren blogara. Nik, arropari buruz hitz egingo dut, tenporada bakoitzean agertzen diren arropa berriari buruz informazioa emango dut eta modaren munduan gertatu diren hainbat berritasun azalduko ditut. Argazkiak igoko ditut modan jartzen diren arropak erakusteko eta bideoak ere igoko ditut.
Espero dut nire bloga gustuko izatea.